[dotb.eus] [bideoak] M8: Greba Feminista

Gaurkorako ekitaldi ugari antolatu dira Durangon zehar
Ekitaldi ugari prestatu bihar gaurko

DURANGO.- Gaur, Martxoak 8, eskualdean, hainbat ekitaldi daude antolatuta aldarrikapen egun arrakastatsu bat lortzeko.

Smurfit Nervion gaur goizean

Durangon, gauerdian muralaren margoketa burutu eta gero, gaur goizean Andra Marian kazerolada bat egon da. Goizeko bederatziak aldera armosu autogestionatua burutu da hainbat eragileen parte hartzearekin, eguerdian berriz Lurrikara Feminista burutuko da.

Gaur gauean margoztutako murala

Antolatzaileek 14:30ean bazkari autogestionatua antolatu dute eta ostean multijolasak egongo dira. Arratsaldean berriz, 18:00etan Zapalkunden Katea egingo dute, beranduago kalejira eta arratsaldeko zazpiretan manifestazioa Durangon zehar. Greba eguna festa batekin amaituko da.

Gaueko argazkia Kurutziagan
Salaketa

Bestalde mezu honen bitartez hau salatu nahi izan dute Durangoko ileapaindegi batean gertatutakoa: “Gabon, ahotsik ez duten emakumeen defentsan, Durangoko ileapaindegi batean gertatutakoa plazaratu nahi dugu. Martxoak 8ko greba feminista dela eta, Durangoko ileapaindegi bateko langileei greba egiteko eskubidea ezeztatu dietela ezagutu dugu. Egoera honen aurrean, langile hauen eskubideak aldarrikatu nahi ditugu, kasu konkretu batetik hasita, egoera berdinean dauden emakumeen ahotsei indarra ematea da gure helburua. Besterik gabe, eskertuko genizueke mezi hau zabaltzea eta borroka feminista herrietako eremu guztietara helarazteko tresnak kudeatzen laguntzea”.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.