Goizeko 11,30etik aurrera Landako Gunean

DURANGO.- Bihar Gazte eta Umeen Gabon Abestien Jaialdia ikusi eta entzuteko aukera izango dugu Durangon.
Aurtengoa 50. edizioa izango da eta ekitaldia Landako Gunean ospatuko da. Partaideak hauek izango dira: Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeak, San Jose Jesuitak ikastetxea, San Antonio Ikastetxea eta Lauaxeta Ikastola.
Antolatzaileak Tronperri eta Txoritxu Alai dantzak taldeak dira eta kantaldia goizeko 11:30ean izango da.
Ekitaldiaren ondoren , gabonetako otzara eder bat zozkatuko da.