Durangoko Museoaren behe solairuan egongo da

DURANGO.- Gaur, arratsaldeko 7etan “Bitañoren Durangaldea” erakusketa inauguratuko da Durangoko Arte eta Historia Museoaren behe solairuan. Nicolás Alzola Gerediaga (1922-1981) idazle eta margolari izurtzarraren margolanak ikusgai egongo dira, Durangaldea errepresentatzen duten 36 akuarela eta argizarizko marrazkiak.
Jose Julian Bakedanok, Gerediaga Elkartea, Durangoko Museoa, Izurtzako udala eta Labayru Fundazioak bultzatutako erakusketaren komisario lanak burutu ditu.