Iurretako taldeak puntuazio gehien daukana da haur mailan

DOT KIROLAK.-Martxoaren 26an ospatuko da hirugarren eta azken jardunaldia Bizkaiko haurren A eta B mailan, eta baita Durangalde barrutiako benjamin eta alebin maila, Gernikako Santanape kiroldegian. Haurren mailan Iurretako taldea ere arituko da.
Hiru hilabeteetan zehar gogor aritu dira herri kiroletan hainbat taldek eta momentuz haurren mailako lehehengoa Iurretako taldea dago puntuazio taulan 44 puntukin.
Hirugarren topaketa hau ere goizeko 11:00etan hasiko da eta burutuko diren probak zaku erute, txingak, lokotx bilketa, ingude eta sokatira izango dira.