[dotb.eus] Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketaren finalerdia ospatuko da Berrizen

  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
Berrizburun jokatuko da goizeko 11.00etatik aurrera
Txapelketa

DOT KIROLAK.- Bizkaia vs Gipuzkoa Bat alde batetik eta Iparralde 2 vs Gipuzkoa Bi taldeek bestetik jokatuko dituzte aurtengo finalerdiak.

Larunbat honetan, goizeko 11:00etan hasita Berrizeko plazan jokatuko da Bizkaia vs Gipuzkoa Bat finalerdia. Bizkaitarrak dira faborito, aurreko bi edizioetako txapeldunak izateaz gain aurtengo liga fasean maisutasunez irabazi bait dituzte beraien bi norgehiagokak. Ala eta guztiz, Gipuzkoa Bat taldea oso lehiakorra da eta Berrizera sorpresa ematera bidaiatuko dute.

Bigarren finalerdia Senperen jokatuko da Iparralde 2 eta Gipuzkoa Bi taldeen artean. Behin finalerdi bietako garaileak zehaztuta, finala, urriaren 19an jokatuko Berrizen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.