dotb.eus | Dana prest Berton Bertokoa jaialdia ospatzeko, jangela eredu berri bat aldarrikatzeko jaialdia

Bihar, Ekainak 10, Abadiñoko Zelaieta eskolan ospatuko da
Dana prest biharko Berton Bertokoa jaialdirako

DURANGALDEA.- Orain dela urte t’erdi Durangaldeko Durangoko Zabalarra eta Landako, Iurretako Maiztegi, Abadiñoko Traña-Matiena eta Zelaieta eta Atxondo, Elorrio, Berriz eta Zaldibarko eskola publikoen guraso, guraso elkarte eta eskola kontseiluak elkartu egin ziren jantokietan erabiltzen diren produktuak eta zerbitzua hobetzeko, honen emaitza Berton Bertokoa proiektua da. Bitartean hainbat hitzaldi, tailer eta ekitaldi antolatu dituzte eta orain aurrerapausu bat emango dute Berton Bertokoa jaialdiarekin.

Goizeko 11,00etatik eta iluntzeko 20,00etara arte, hainbat ekitaldi egongo dira lau gunetan banaturik, Horrela tailerrak, umeentzako jolasak, zozketak eta Pirritx, Porrotx eta Mari Motots-en emanaldia ere egongo da.

Orain arte sukaldari, ekoizle, guraso elkarteak, sindikatuak edo kirolarien atxikimendu lortu duen proiektuak lau arrazoi ditu jangela eredu berri baten aldeko aldarrikapena egiteko: umeek elikadura osasuntsu bat jasotzeko eskubidea, umeen elikadura kantitatean eta kalitatean egokia izatea; bertoko eta sasoiko produktuak umeek dauzkaten behar izanei egokitzen diren lehengaiak dira; eta bertoko produktuak bertan sukaldatuta bakarrik mantenduko dituzte propietate guztiak (bitaminak, proteinak, zaporea…)

Antolatzaileek familiei animatu nahi die jaialdira joatera eta posible bada oinez, bizikletaz edo garraio publikoak erabiliz egitea
EGITARAUA

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.