[dotb.eus] Datorren igandean ospatuko da Elorrioko Santxibiri herri-lasterketa

Gaurko Santo Tomas azokarekin hasiko da Elorrio Gabonetako egitaraua
11,30ean hasiko da Santxibiri herri-lasterketa

ELORRIO.- Gabonetako sasoirako hainbat ekintza antolatu dituzte Udalak eta zenbait eragilek.: azoka, musika, lasterketak, erakusketak, jolasak, etab.

Horrez gain, “Garai bateko argazkiak” erakusketa izango da Iturri Kultur Etxean abendu osoan zehar, Elorrioko Argazki Taldearen 30. urteurrenaren harira. Haur-parkeak ere izango dira abenduaren 27an, 28an eta 29an eta urtarrilaren 2an, 3an eta 4an, goizeko 11:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era, Hilario Azkarate pilotalekuan eta plazako pilotalekuan.

EGITARAUA:

Abenduak 20, ostirala:
Herri ikastetxeko umeen Santomas azoka, goizez.
Iluntzeko 20:30ean,”Julietas, Romeo Circo” antzerkia Arriolan.

Abenduak 21, larunbata:
3R azoka goizez.
20:00etan, Berrio-Otxoa abesbatza eta Sopelako Urepel Abesbatzaren Gabon
kontzertua Santa Ana kaperan.

Abenduak 22, igandea:
11:30ean: Santxibiri herri-lasterketa (haurrak)
12:30ean: Santxibiri herri-lasterketa (helduak)
13:30ean: Sari-banaketa
Abenduak 24, asteartea:
18:00etan: Olentzero eta Mari Domingi Herriko plazan.
Abenduak 25, asteazkena:
11:30ean: Basilikako koruaren emanaldia.

Abenduak 27, ostirala:
22:30ean: “Sega Sound Killers” kontzertua Ateneoan.
Abenduak 28, larunbata:
19:30ean: “Escúpido Amor” antzerkia Arriolan.
Abenduak 31, asteartea, GABONZAHARRA
9:00etan Erdellakoekin mendira, Atxaurrutxugane eta Gongetara.
Urtarrilak 1, asteazkena, URTE BARRI EGUNA
9:00etan Erdellara irteera.
Urtarrilak 4, larunbata:
10:00 Intxortara igoera.

Urtarrilak 5, igandea:
17:30ean Errege Magoen gaua, Elizpean.
22:30ean Luhartz, berakatz-zopa eta txokolatea Gazetan

Urtarrilak 6, astelehena:
Gazetako Erregenak: meza, dantzariak, musika, herri-kirolak, etab.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.