dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] Gaur, Donien Atxa jartzearekin hasiko dira aurtengo Garaiko jaiak

Gaur hasi eta uztailaren 31ra bitartean ospatuko dira Garaiko jaiak
Gaur ezpata-dantzarien azken entsegua izango da

GARAI.- Gaur arratsaldeko 19,00etan jarriko da Donien Atxa Garain eta horrekin batera hasiera emango zaie Garaiko jaiei hurrengo uztailaren 31ra arte.

Hainbat ekitaldia egongo dira egun hauetan Trumoitte kultur-elkartearen eskutik. Bihar, uztailak 25, Santixau egunean, meza nagusiaren ostean 11.00etan Santiagoren irudiaren ohiko prozesioa egongo da eta dantzarien saioa. Ondoren, 12,30ean frakismoaren biktimak gogoratu eta momentzeko oroigarria egingo da.

Santa Ana egunean ere meza nagusia egongo da eta arratsaldean tortilla txapelketa. Barikuan V. Duatloi txikia frontoian Garaiko triatloi Taldearen eskutik eta 17,00etan Briska Txapelketa. 19,00etan berriz arado-dastaketa egongo da Mikel Garaizabal enologoaren eskutik.

Uztailaren 28an herri-bazkaria eta Drindots taldearen kontzertua egongo da eta uztailaren 29an ms txapelketa eta umeentzako ekitaldia. Uztailaren 30ean bertsolariak izango dira protagonistan Luhartz taldearekin batera 22.00etatik aurrera.

Jaiak San Inazio egunean bukatuko dira asto proben erakustaldia eta herri-afariarekin.

EGITARAUA

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.