dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] Durangaldea prest ‘Gure Esku Dago’ ekimenaren Giza Katea osatzeko

Giza katea zuzenean jarrai dezakezu dotb.eus atarian
12.00etan hasiko da Giza Katea

DURANGALDEA.- Gaur N-634 errepidea Giza Kate erraldoi batekin zeharkatuta egongo da.

100.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena jada Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubidearen alde antolatutako mobilizazioan parte hartzeko. Hauetatik 7.000 inguru Durangaldekoak izango dira. Bilbo, Gasteiz eta Donostia lotuko dituen giza katea egiteko deia egin du plataformak.

Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeaz gain, «burujabeak» izan nahi duten milaka eta milaka herritar daudela azpimarratu dute. Bestalde, gogoratu dutenez, erabakitzeko eskubidearen aldeko 2.019 arrazoi bildu dituen «Herritarron ituna» ezagutaraziko dute igandean. Oraingoz 100.000 pertsona baino gehiagok eman dute izena, eta «Aurrekaririk gabeko mobilizazioa» izatea espero du plataformak.

1.000tik gora autobus mobilizatuko ditu Gure Esku Dagok eta hori izango dute parte hartzaile gehienek garraiobide. Besteek jakin beharreko ordutegiak hauek dira:

  • 10.00etatik aurrera osatuko da giza katea eta tarte horretan abiatuko dira lehen animazioak ere.
  • 11.30ean dena prest izan nahi dute antolatzaileek, horretarako 5.000 boluntario inguru ariko dira lanean.
  • 12.00etan da ordua. Kamiseta soinean eta zapia eskuan egon beharko du parte hartzaile bakoitzak seinalea entzundakoan.
  • 12.30ak arte elkarri eskutik helduta egon behar dute parte hartzaileek, seinale bat entzungo da kilometro bakoitzean giza katearen amaiera iragarriz.

Trafiko eraginak

Errepideetan arazoak egongo direnez trafiko zuzendaritzatik motordun ibilgailuak eta bizikletak, abiadura moteldu jendea dagoen guneeetan eta segurtasun tartea handitzea gomendatu du Trafiko Zuzendaritzak.

Bestalde 12.00etatik 12.30era linea aldaketak egongo dira Bizkaibuseko kale eta errepide mozketak direla eta.

Ondorengo ekitaldiak

Giza katea egin ondoren hainbat ekitaldi prestatu dira hiru hiriburuetan eta hainbat herritan. Durangon adibidez, musika eta animazioa egongo da Landakoko erakustazokaren aurrealdean eta Iurretan Eskolako abesbatza eta oilasko pintxoen dastaketa egongo da Askondon.

Zornotzan Ederto txistulariak zein Soinutxikixe trikitilariak izango dira Zelaieta parkeko giroa alaitzen. Argazki erraldoia 13:30ean atera ondoren, Batek daki taldearen erromeria eta bakoitzak etxetik eramandakoarekin egingo den herri bazkaria egongo dira.

GIZA KATEA ZUZENEAN:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.