Jaurdunaldia martxoaren 2an DEE-AED elkartearen egoitzan izango da
DURANGO.- DEE-AED Durangaldeko Enpresa Elkarteak, Emun Aholkularitzarekin batera enpresen hizkuntza proiektuari jardunaldia antolu duen
Emun Aholkularitza 1997an sortu zen lan mundua euskalduntzeko helburuaz eta gaur egun, berrikuntza soziala ardatz hartuta, denetariko erakundeek euskara eta hizkuntzen kudeaketa, kultura, aniztasun zein parte hartzearen inguruan izan ditzaketen premiak asetzeko kalitateko aholkularitza eta zerbitzuak eskaintzen ditu.
Hau dela eta martxoaren 2an DEE-AED elkartearen egoitzan , Murueta Torre, 2an, hizkutnzari buruzko saio bat antolatu du.
«Nire enpresak behar al du hizkuntza proiektu bat? ziurtagiriak eta diru-laguntzak» lemapean Bai Euskarari eta Bikain euskararen erabileraren ziurtagiriei buruzko informazioa, metodologia eta faseak; enpresatan euskararen erabilera sustatzeko diru-laguntzak eta Fagor Ederlan enpresaren esperientzia azalduko dira.
Hizlariak Ortzi Egia Arakistain, Fagor Ederlaneko Diskoak negozioko Gestio Sozialeko arduraduna eta Urko Azpiroz, Emuneko Hizkuntza Zerbitzuen negozioko aholkularia izango dira.