[dotb.eus] Durangoko EH Bilduk San Roke eta Ziritza-Bustintzan izango du gaur auzo asanblada

Otsailaren 7an, arratsaldeko 19.00etan izango da San Roke ermitan
San Roke ermitan ospatuko da asanblada

DURANGO.- Auzo asanbladekin jarraituz Durangoko EH Bilduk San Roke eta Ziritza-Bustintza inguruetako bizilagunekin asanblada antolatu du gaurkorako arratsaldeko 19.00etan San Roke Ermitan.

Jorratuko diren gaiak auzorako pentsatuta dauden proiektuak, airearen kalitatea eta inguruko lurren egoera

Bestalde otsailaren bukaeran Landako eta Txibitena inguruko bizilagunekin biltzeko asmoa ere dutela azaldu dute arduradunek “oraindik data zehatzik ez daukagun arren, jorratu nahiko ditugun gaiak auzotarrentzako arazo edo kezka sortzen dutenak izatea espero dugu, hala nola, aparkalekuen egoera, zebra-bideak, Murueta baserria, Landako eskolaren irekiera ordutegia,…”

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *