Urtarrilaren 8tik 12ra

DURANGO.- Durangoko Udalak martxan jarri du Udal Euskaltegiko 2017-2018 ikasturteko bigarren matrikulazio epea. Epea urtarrilaren 8tik 12ra egongo da irekita eta langabetuentzat, Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenentzat eta familia ugarientzat laguntza bereziak egongo dira.
Izena eman nahi dutenek, Euskaltegian bertan, honako ordutegian egin beharko dute: astelehenetik ostegunera 10:00-13:00 eta 15:30-18:00 eta ostiraletan 10:00-13:00.
Informazio gehiago: 94 603 00 40


