dotb.eus | “Ebaristo Bustintza Kirikiño: I. guda mundialeko kronista” barriketaldia Mañarian

Gerediaga Elkartearen eskutik urriaren 27an 19,00etan izango da

kirikino

MAÑARIA.- Urriaren 27an 19:00etan barriketaldia egingo da Mañariko Errose Bustintza Kultur Etxean Evaristo Bustintza `Kirikiño´-ri buruzko barriketaldia antolatu du Gerediaga Elkarteak. Hizlariak Xabier Altzibar UPV- EHUko irakasle eta ikertzailea eta Eneko Bidegain Mondragon Unibertsitateko irakasle eta idazlea izango dira.

2016ko urriaren 26an, 150 urte beteko dira Mañarin sortu zela Evaristo Bustintza `Kirikiño. Gerediaga Elkarteak lotura berezia izan du betidanik idazle honekin; 1966. urtean egindako omenaldian parte hartu zuen, eta, orain, Mañariko Udalarekin bat egin nahi du euskal kultur eragile honen kazetari-lana balioan jartzeko, hain zuzen ere, bere kronikalari lana azpimarratuz. Horretarako, I. Mundu Gerran (1914-1918) Euskal Herriko egoera sozio-politikotik abiatuz, Kirikiñok, euskal kazetagintzan eta kazetaritzan izandako eraginaz eta bere berri-emaile izaeraz arituko dira Xabier Altzibar eta Eneko Bidegain.
I. Mundu Gerrak Hego Euskal Herrira ekonomi hazkundea ekarri zuen, euskal finantza kapitalak estatu espainiarreko lehenen artean jarriz. Politikoki, frantsesen eta alemaniarren aldeko indarren lerrokatzea frantsesen aldekoa izan zen alde handiarekin, eta horrek estatuarekin alderatuta aldaketa adierazten du, estatuan alemaniarren aldekoak baitziren nagusi. Gerra hasi zenetik euskal intelektual gehienak Aliatuen aldekoak ziren, eta modu argian jakinarazi zuten. Ipar Euskal Herriaren egoera bestelakoa zen. Frantzia ez zen neutrala, aliatuen aldean agertu zen. Horrek, gerrara joateko deialdiari erantzutera behartu zituen euskaldun asko. Intsumisioa eta desertzioa izan ziren nagusi. Berriketaldian, era berean, Basilia Bustintzak, bere emazteak, 1967an bidalitako eskutitza ezagutzera emango da – Gerediaga Elkartearen dokumentategian dagoen eskutitza-. Bertan, modu xume eta maitekorrean, bere senarraren izaera eta bizitza ezagutzera ematen zion Gerediagari.

Evaristo Bustintza “Kirikiño”

Evaristo Bustintza, Kirikiño ezizenez ezaguna, idazle oparoa, herrikoia eta ezagunenetarikoa dugu. XIX. mendearen bukaeran euskal kulturan berpizkunde euskaltzalea ematen da eta honekin batera euskara “garbia”-ren kezka. Hala, kanpotar jatorrizko hitzak baztertu eta haien ordez berba asmatu-berriak erabiltzen ziren. Garaiko idazle gehienak euskara mota hau erabiltzen zuten, literatura gutxi batzuentzat bihurtuz. Salbuespen ia bakarra Kirikiño izan zen. Herriko jendeak erabiltzen zituen hitz eta esaerak ziren bere idazlanen ardatza. Kazetari-lana izan zen berea, idazlan laburrak egiten zituen, eta gehienetan, gai arinak eta erraz ulertzekoak landu zituen. Hala ere, Guda Nagusiko kronista ere izan zen, bere helburu nagusia irakurleak informatzea izanik. Kirikiñok Europa eta munduko gerraren giro eta abarren berri eta gogoeta asko egin zituen, baina kanpoan ez ezik, hemen sortarazitako egoera kontatzen zuen, ikuspegi abertzale eta ekonomikotik.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *