Joseba Sarrionandiari esker oneko jaurdunaldiak dokumentalaren aurkezpenarekin bukatu ziren

IURRETA.- Atzo urriaren zehar Joseba Sarrionandiari esker oneko jaurdunaldien amaiera ospatu zen Iurretan. Bertan elkartu ziren familia, lagunak eta idazle iurretarraren hainbat miresle.
Ekitaldi hunkigarri honetan ardatz nagusia Sarrionandiaren poemak izan ziren. Horrela, Dana Moya abeslari kubatarrak Sarrionandiaren testuan oinarritutako “Los viejos nombres” abestu zuen eta Usue Alonsok “Ibaia” abestia eskaini zuen Eunate Zarrabeitia eta Aitor Astigarraren laguntzarekin.


Jarraian udaleko zinegotziek eta herriko elkarteen ordezkari bezala: Kimuak aisialdi elkarteko Eñaut Aiartzaguena, Anderebide Emakumeen taldeko Charo Fradejas, Fasodeneko Habitatou Toure (Euskal Herrian bizi diren Maliko kultur elkartea) eta Axurako Abdelghani Aboubik (Durangaldeko Islamiar Komunitatea) Josebaren “Hilda dago poesia=¿La poesía está muerta?” poema liburuko “Itsas Haizea =Brisa marina” poema irakurri zuten hainbat hizkuntzatan.

Iurretako alkateak, Iñaki Totorikaguenak esan zuen bezala «literaturan denok elkar gaitezke, norberaren pentsamendu edo jatorria kontuan hartu gabe. Azken finean idazleak poema baten esan zuen bezala «haurtzaroa da norberaren aberria». Ondoren Joseba Sarrionandiaren amari eta arrebari oroigarri bat eman zien, irakurle klubetan haur eta gazteek Josebari idatzitako gutunak batzen dituen eta jardunaldi hauetan zehar jendeak idatzitako mezuak batzen dituen liburuak.
«Joseba Sarrionandia, hemen eta han» dokumentala
Ondoren «Joseba Sarrionandia, hemen eta han» dokumentala ikusteko aukera izan zuten bertara hurbildu zirenak. Idazlearen bizitzaren ibilbidea ezagutzeko aukera ematen duen dokumentala bere jaiotzatik gaur egun bizi duen egoerara arte, Kuban euskara irakasle bezala. Bernardo Atxaga, Ruper Ordorika, Kristina Mardaras, Jose Julian Bakedano edota Marisa Barrena eta Juan Antonio Aromak beste batzuen artean Joseba Sarrionandia irudikatzen dute Peru Magdalenak eta Pello Salaberriak eginiko dokumentalean, atzetik idazlearen ahotsa entzuten den bitartean.
Ehunka pertsona bertaratu ziren azken ekitaldi hau ikustera eta txaloaldi luze batekin eskertu zioten Joseba Sarrionandiari Iurreta herria mapan kokatzeagatik, dokumentalean esaten den bezala «Josebak beti izan du Iurreta herria gogoan bere idatzietan eta ordua izan da Iurretak ere esker ona bueltatzeko».



