dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] Elorrioko Udalak elikagaiak biltzeko kanpainan parte hartzera animatzen du

Urtarrilaren 15ean eta 16an izango da, plazan eta kanpainarekin bat egin duten saltokietan
Ekitaldi solidarioa bihar eta etzi izango da

ELORRIO.- Elorrioko Udalak eta Zaintza Sareak elikagaiak biltzeko kanpaina antolatu dute asteburu honetarako. Horrela, urtarrilaren 15etik 16ra bitartean, ekimen solidario honekin bat egin nahi duten pertsona guztiek galkorrak ez diren elikagaiak Elorrioko Zaintza Sareak emandako ‘bilketa-kutxetan’ utzi ahal izango dituzte. Kutxa horiek kanpainarekin bat egin duten establezimenduetan* eta Herriko Plazan egongo dira.
Udalak kanpainan parte hartzeko deia egin die herritarrei, eta, gogorarazi duenez, “pandemiak areagotu egin du egoera zaurgarrienean dauden pertsonen eta familien egoera larria, eta, beraz, erantzuna ematen jarraitzeko eta konpromiso kolektiboa agertzeko unea da”. Biltzen diren elikagai guztiak behar handiena duten pertsonen eta familien artean banatuko dira Kainaberaren bidez.

Elikagaiak biltzeko ordutegiak

Ostirala, urtarrilak 15 – 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara

Larunbata, urtarrilak 16-  10:00etatik 14:00etara

* Ekimen horrekin bat egin duten saltokiek, ‘Elikagaien Bilketa’ kanpainaren izena daraman identifikazio kartel bat izango dute ikusgai.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime