[dotb.eus] “Eraso matxistarik ez Zaldibarko jaietan!”

Udaleko zinegotziek jaietan indarkeria matxistarik gabeko jaia aldarrikatu dute
Argazkian Zaldibarko zinegotziak

ZALDIBAR.- Udaleko zinegotziak, indarkeria matxistarik gabeko jaien alde azaldu dira
Euren esanetan “herriko jaiak gainean ditugun honetan, jai askeak eraiki nahi ditugula eta erasotzaileak soberan daudela aldarrikatu nahi dugu. Indarkeria matxistarik gabeko herria dugu helburu eta horretan jarduteko konpromezua berretsi nahi dugu.Gizarteak sufritzen duen gaitz larri honek, jaietan ere izaten du bere islada.Gaur, jaiak guztiok festa giroan, libre gozatzeko egunak direla ozen esan nahi dugu.Etxerako bidean beldurrik izan gabe edo iraingarriak izan daitezken hitzik edo egoerarik jasan beharrik gabe”.
Azaldu dutenez “aurten Zaldibarko mugimendu feministak eginiko lana goraipatu  nahiko genuke, gora zuek! ta gora jaiak antolatzen zabiltzaten emakume guztiak, kaleak, gauak, plazak eta parrandak zuenak, gureak ere badirelako,hauek antolatu eta gozatuko ditugu! Udaletik ere, herritarrei dei egiten dieguedozein eraso entzun, ikusi edi jasanez gero erantzuteko eta salatzeko,gure babes osoa eskeiniz”.
Bukatzeko azpimarratu dute “esanikoa bultzatzeko asmoz,taberna eta jai eremu ezberdinetan udalak kartel eta pegatinak bananduko ditu aurten. Goza ditzagun jaiak libre!”

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.