Bikoizketa aktore izateaz gain, lau filmetan parte hartu zuen, eta bere arrebekin batera 1936ko altxamendu faxista bizi izan zuten.
DURANGO.- Gaur, Eskarne Aroma durangarra hil da, 86 urte zituela. Kulturzale eta euskaltzale amorratua Eskarne Aroma aktore lanetan aritu zen hainbat filmetan.
Bere lanen artean aipatzekoak dira ‘Akelarre‘, Pedro Olea (1983), ‘Fuego eterno‘, José Ángel Rebolledo (1984), José Julián Baquedano durangarraren ‘Oraingoz izen gabe‘ (Todavía sin nombre), (1986), Mediometraje, ‘Bandera Beltza‘, Pedro Olea (1986) eta ‘Hauspo soinua‘ film laburrean, Inaz Fernández (2000). Horretaz gain, bikoizketa aktore bezala ere lan egin zuen urte askoan.
Bestalde, Eskarne Aroma, bere ahizpekin batera, «Gerrako umeetako» bat izan zen, eta, hori dela eta, Durangon 1936 elkarteak haien testigantzak jaso zituen, baita Arantza eta Amaia ahizpenak ere, bonbardaketaren lekuko bezala.
