dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] Euskal Herriko Artzai txakurrik onenak arituko dira larunbatean Axpen

Herrialdeka egin diren txapelketetako txakurrik onenak izango dira
Orozkoko Mendigurenek eta Rikik irabazi zuten iazko txapelketa. 

ATXONDO.- Datorren irailaren 16an Euskal Herriko Artzai txakurrik onenak arituko dira lehian Axpen arratsaldeko 17,30ean hasita.

Elizaburuko landetan ekainean hasita herrialdeka egin diren txapelketetako txakurrik onenak izango dira larunbatean. Ekitaldira sarrera 4 eurotakoa da.

Honako hauek dira aurtengo txapelketako txakurrak:

Iazko txapelduna: RIKI BI – Enrike Mendiguren (Orozko)
Iparraldeko txapelduna: GAITA – Roger Jauretxe (Baigorri)
Iparraldeko hirugarrena: ETXE – Martxel Hualde (Aldude)
Nafarroako txapelduna: JAI – Antonio Alustiza (Areso)
Nafarroagako bigarrena: LAGUN – Jose Mª Istilart (Amaiur)
Arabako txapelduna: SUIT – Fidel Alonso (Areta)
Arabako bigarrena: KOBI – Asier Bolibar (Olabezar)
Gipuzkoako txapelduna: EDER – Jose Mª Bengoa (Oñati)
Gipuzkoako bigarrena: NABAR – Aitor Tato (Ataun)
Bizkaiko bigarrena: XARPA – Jose Urien (Abadiño)
Bizkaiko hirugarrena: SORGIN – Jose Angel Azkorbebeitia (Abadiño)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.