Arratsaldeko 19.00etan izango da Txanporta Kultur Etxean

ABADIÑO.- Udalak bultzatuta, Euskaraldiaren aurkezpena egingo da datorren astelehenean, apirilak 9, Abadiñon.
Saioa Txanporta Kultur Etxean izango da, arratsaldeko 19.00etan. Euskaltzaleen Topaguneko kide bat izango da proiektua azalduko duena. Euskararen erabilera zabaltzea helburu duen Euskaraldia ekimenaren aurrekariak, partaideak, aurrera begirako dinamikak eta abar azalduko dira batzarrean. Bereziki herriko euskaldunak eta euskaltzaleak dira bertara deituak.
Programa honen harira, Abadiñoko Udalak lehenengo bilera egin zuen martxoaren 12an herriko arlo desberdinetako ordezkariekin. Informazioa zabaldu eta herri mailan zer egin zitekeen ikustea zen lehenengo saio haren helburua. Orduan erabaki zen, besteak beste, Euskaraldiaren aurkezpen zabala egitea, hil honen 9an egingo dena.
Proiektu hau iazko azaroan aurkeztu zuten Bilbon hainbat instituzio eta gizarte eragilek elkarlanean. Lehenengo Euskaraldi honen gune nagusia 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango da, “11 egun euskaraz” lelopean