Horrela ospatu zen atzo Durangon Olentzero eta Mari Domingiren etorrera

DURANGO.- Andra Mariko elizpea bete beteta egon zen atzo arratsaldean Olentzero eta Mari Domingiren bisitarekin. Ume, gazte eta helduak batu ziren jaia ospatzeko asmoarekin. Bertan Mari Domingik aipatu zuen “egun hauetan gugaz ez dauzenak asko botatzen doguz faltan” eta azkenik Olentzerok umeei arin ohera joateko gomendioa eman zien eta helduei “gaueko bederatziak arte parrandan egoteko aukera”.