Korrika apirilaren 7an bueltatuko da Durangaldera

OTXANDIO.- Gaur arratsaldeko 17,00etan Otxandiotik irtengo da Korrikaren 20. edizioa Joseba Kanpo familiak lekuko izango duelarik.
10 egun iraungo dituen festa berriro ere Durangaldera bueltatuko da apirilaren 7an arratsaldeko 16,59ean Zornotzara ailegatuz. Hortik aurrera Iurreta, Durango, Elorrio, Berriz, Zaldibar, Mallabia eta Ermutik pasatuko da.
Gaurko hasieraren ekitaldi nagusia 16:30ean hasiko da: Zuriñe Iñarrituk eta Koikili Lertxundik aurkeztuta, Mikel Urdangarin abeslariak eta Urko Mitxelena (KUKAI) dantzariak parte hartuko dute, baita Iñaki Urkijok ere, AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideak. 17:00etan mezua lekuko barruan sartu, eta lehen eramaileen eskuetan utziko dugu.



