dotb.eus | Institutuko agenda diseinatzeko lehiaketa Berrizen

Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 5ean izango da

BERRIZ.- Berrizko udalaren Kultura, Euskara eta Hezkuntza batzordeak 2017-2018 DBH-ko institutu agendaren aurreko eta atzeko azaleko orriak diseinatzeko lehiaketa deialdia egin du.

DBH-n matrikulatuta dauden 12-17 urte bitarteko gazteek har dezakete parte gaia librea izango delarik. “AGENDA 2017-2018” izango du testu moduan eta neurriak azal bakoitza (aurrekoa eta atzekoa) 15×20 zmtakoa izan beharko da.

Lanak aurkezteko azken eguna maiatzak 5 izango da, 14:00ak baino lehen, Berrizko Udaletxean.
Guztira hiru sari banatuko dira (1 eta 2. saria eta zozketatuko dena): Lehen saria: 100 euroko bonoa Berrizko dendetan/jatetxeetan gastatzeko; bigarren saria: 75 euroko bonoa eta zozketatutako saria: 50 euroko bonoa. Oinarrietan zehaztutako irizpideak bete eta baloratuko diren lanen artean aukeratuko da.
Bonoen iraungitze-data 2017ko iraila izango da. Epaimahaiak maiatzaren amaieran emango du ezagutzera bere erabakia eta atzeraezina da. Bonoa denda ezberdinetan gastatu daiteke aldez aurretik euskara sailari jakinaraziz).

Aukeratutako lanekin erakusketa bat egingo da eta bitartean ikasleek botoen bidez, lehiaketa irabazi dezaketenak aukeratuko dituzte. Irabazlearen berri 2017ko ekainean emango da eta saria entregatuko zaio. Epaimahaiak oinarri hauek irakurtzean sor daitezkeen zalantzak bere kabuz bideratzeko ahalmena du. Saritutako lanak Udalaren esku geratuko dira.

Bestalde, balorazio irizpideak naturaltasuna, zuzentasuna eta aberastasuna, estiloa, mezuaren sakontasuna eta originaltasuna izango dira. Ez dira baloratuko euskaraz oker idatzitako lanak. Eta emakume eta gizonen eskubide berdintasun eta bestelako balore positiboak beteko dira. Halaber, epaimahaiaren esku geratuko da saririk eman gabe uztea, baldin eta lanek gutxieneko kalitaterik ez badute.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.