dotb.eus | Gazte eta Umeen Gabon kantak Durangon

Abenduaren 18an Landako Gunean izango da hitzordua
Aurten 49. edizioa ospatuko da

DURANGO.- Datorren igandean, abenduaren 18an Gazte eta Umeen Gabon Abestien Jaialdiaren 49. edizioa ikusi eta entzuteko aukera izango da Durangon 11,30etik aurrera.

Ekitaldia Landako Gunean izango da eta partaideak Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeak, San Jose Jesuitak ikastetxea, San Antonio-Santa Rita Ikastetxea eta Lauaxeta Ikastola izango dira.
Antolatzaileak Tronperri eta Txoritxu Alai dantzak taldeak dira eta adierazi dutenez
ekitaldiaren ondoren ” gabonetako otzara eder bat zozkatuko da”.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.