[dotb.eus] Gerediaga Elkartearen ASTOLA urtekariaren 12. alea kalean

Azaroaren 17an, larunbata, Durangoko Andra Mari elizan saltokia jarriko da urtekaria ezagutzera emateko
Astola urtekariaren lan tadea

DURANGALDEA.- Gerediaga Elkarteak sustatuta, orain 12 urte bere ibilbidea hasi zuen ikerketa eta historia urtekariak zenbaki berria dauka. Ikuspegi pausotuago batetik, eskualdearen historia, gaurkotasuna, ondarea ezagutzera emateko argitalpena da. 2018ko alearekin beste 8 artikulu, erreportaje eta ikerketa gehitzen zaizkio hamarkada bateko bildumari.

Ohiko prezioan (5 euro) eta ohiko eskualdeko saltokietan salgai dago ASTOLA. Durangoko Azokan ere, 2019ko Egutegiarekin batera, Gerediaga Elkartearen erakusmahaian salgai izango da. Bi argitalpenak, elkarteko bazkide denak, doan jaso ahal izango ditu.

Azaroaren 17an, Andra Mari elizpean Astola urtekariaren salmentarako erakusmahaia jarriko dugu. 12. zenbakia ezezik, agortuta ez dauden beste zenbakiak ere eskuragarri izango dira.
Dena dela, orain arteko 11. zenbakiak www.gerediaga.eus webgunean eskuragarri daude.

 

 

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.