[dotb.eus] ‘Gozagune’ nerabeentzako espazioa, bihar zabalduko da Elorrion

12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoentzat ahalbidetutako gune horretan asialdirako dinamika ezberdinak jarriko dira martxan
Ametsolan, erabilera anitzeko elkargunean, zabalduko da espazio berria

ELORRIO.- Ostiral honetan irekiko ditu ateak ‘Gozagune’k, Elorrioko Udalak 12 eta 16 urte bitarteko nerabeentzako ahalbidetu duen espazio berriak. 17:00etatik aurrera, hala nahi duten gazteek bertaratu eta aurrerantzean bertan zer egin dezaketen hausnartuko dute udal ordezkari eta begiraleekin batera. Izan ere, espazioa ‘Ametsola’ erabilera anitzeko elkargunean kokatuko da, eta ostiral, larunbat eta igandeetan izango da zabalik, 17:00etatik 20:30era arte.

Nerabeen garapen osoa, gozamena eta autonomia pertsonala bilatzen duen aisialdi eskaintza eskainiko da bertan. “Gaztetxoek eta gurasoek urte luzeetan egin izan duten aldarrikapen bat izan da hau, eta behar hori asetzeko asmoz sortu dugu espazio berri hau”, adierazi du Idoia Buruaga alkateak.

Garatutako jarduera guztietan funtsezko printzipiotzat hartuko dira euskara, berdintasuna, aniztasuna, parte hartzea eta elkarlana. Horretaz gain, eta ahal den heinean, herriko beste zenbait eragilerekin elkarlanean aritzeko asmoa adierazi dute arduradunek.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.