[dotb.eus] ‘Gure Oroitzapenak’, Sarrionandiaren obran oinarritutako filma, Zinemaldian

Hamabi zinemagilek egindako film kolektiboa da hau
Aste honetan Zinemaldiko Zinemira atalean film kolekitbo hau ikusteko aukera egongo da

IURRETA.- Aste honetan estreinatuko da ‘Gure oroitzapenak’ izeneko film kolektiboa Zinemaldiko Zinemira atalean.

Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako filmaren helburua Sarri “iruditan agertzea da” azaltzen dute filmaren ekoizleek “luzaro irudirik gabeko poeta izan da. Izoztuta balego bezala, hogeita hamar urtez zuri beltzeko argazki bat izan da euskaldunontzat”.

Horren asmoz, Euskal Herriko eta beste zenbait herrialdetako hamabi zinemagileren pieza banak osatzen dute proiektu hau eta bertan Sarrionandiaren poemak eta ipuinak izango dira protagonistak. Proiektuan parte hartzen duten zinegile guztiek badute harremanik poetarekin, dela pertsonala eta afektuzkoa, dela literarioa, dela miresmena…Baina, gainera, auzolana ere bada non, berrehun lagun baino gehiago aritu baitira.

‘Gure oroitzapenak’ filmean toki eta aldi ezberdinak ezagutuko ditugu. Kurdistango Diyarbakir-etik laurogeiko hamarkadako Bilbora joango gara; Parisko kale kantoietatik eta Gare du Nord tren-geltokitik Dunkerqueko hondartzera; Lisboako giro goxotik paisaia elurtuetara; Lehen Munduko Gerran Baigorri ingurutik Habanako arte modernoko galeria batera…

Bestalde, filmean, unibertso literarioan agertzen diren zenbait elementu ere azalduko dira ezinbestean: itsasoa, portua, haurtzaroa, trenak, deserrotzea, ihesa, errari ibiltzea, besterria, gerra, suntsiketa, maitasuna, noraeza, mina, fantasia, misterioa, iniziazioa, tortura, eta abar.

Hauek dira, beste erakunde batzuen artean, Iurretako Udalaren babesa duen filmaren lehenengo irudiak:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.