dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] Hiru txapelketa ospatuko dira Berrizko Herri Kiroletako jardunaldian

Goizeko 12:45ean hasiko da jardunaldia
Urrezko Binakako Harrijasotze Txapelketa ere ospatuko da

DOT KIROLAK.- Iaz bezala gaur, apirilak 27, Berrizen Herri Kiroletako jardunaldi berezi bat ospatuko da Olakueta plazan. Bertan ‘EuskoLabel Saria’ Urrezko aizkolarien Banakako Txapelketa, Emakumeen Trontza Txapelketa eta Urrezko Binakako Harrijasotze Txapelketa ospatuko dira.

Goizeko 12,45ean hasita “‘EuskoLabel Saria’ Urrezko aizkolarien Banakako Txapelketa” izango da 6 parte hartzaileekin: Juanjo Lopez Azpilikueta, Joxean Etxeberria, Eneko Saralegi, Xabier Zaldua, Jesus Mª Mujika eta Julen Alberdi Txikia IV. 30 enbor zatitu beharko dute eta lehenengo biak sailkatuko dira.

Bestalde “Urrezko Harrijasotze Binakako Txapelketa” ere ospatuko da Aritz Galarraga eta Iñigo Eizagirre ‘Eiza’rekin. Txapelketako harriak 100ko kubikoa eta 100 kiloko bola eta 175 kiloko laukizuzenak izango dira.

Bestalde, Berrizko Udalaren IV. Berdintasun Planarekin jarraituz ekitaldi honetan emakumeek ere parte hartuko dute Emakume Trontza Txapelketarekin. Horrela, Karmele Gisasola Zelai III eta Uxue Ansorregi harrijasotzaileak,Ainize Perez eta Iraide Gezuragaren aurka arituko dira .

Eguraldi txarra eginez gero frontoian ospatuko da jardunaldia.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.