[dotb.eus] Hizkuntza ohiturak aldatzeko asmoz Euskararen Kriseilua heldu da Berrizera

  • 2
    Shares
Izen ematea azaroaren 13ra arte dago zabalik
Abenduaren 4an bukatuko da ekimena

BERRIZ.- Abian da Berrizen Euskaltzaleen Topaguneak bultzatutako Euskararen Kriseilua egitasmoa. Egitasmoaren helburua hizkuntza ohiturak aldatzea da eta Berrizko Udalaren Euskara zerbitzuak eta Learreta-Markina eskolak jarri dute martxan.

6 eta 7 urteko haurrei zuzenduriko ekimena da ( LH1 eta LH2), azaroa hasieran hasi eta Euskararen Nazioarteko Egunera arte luzatuko dena. Parte-hartzera animatzen diren haurrek Euskararen Kriseilua etxera eramango dute astebetez, euskararen sua piztuta izateko konpromisoarekin.

Izen ematea azaroaren 13an amaituko da eta egun horretara arte familiek berriz.kriseilua.eus webgunean edo ikastetxean bertan eman ahalko dute izena.
Kriseilua zaintzeko txandarekin batera, familiaren hizkuntza ohiturak aztertzen dituen galdetegi bat betetzera gonbidatuko dira familiak, euskararen erabilera handitzeko konpromiso ezberdinak hartuz.
Abenduaren 4an hartutako konpromiso horiek guztiaz ospatzeko amaierako ekitaldi bat ospatuko da.
Aurretik kanpaina hau martxan jarri da Gatikan, Diman, Ordizian, Oñatin Hondabirri edota Plentzian

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.