dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] ‘Ibil Bedi’ taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean Zaldibarren

Maiatzaren 29an Olazar futbol zelai zaharrean izango da
Sarrerak aldez aurretik erosi beharko dira Udal Liburutegian

ZALDIBAR.- Zaldibarko Udaleko euskara sailak ‘Ibil Bedi’ taldearen kontzertua antolatu du datorren maiatzaren 29rako, 19:00etan, joan den apirilean argitaratutako «Beltxarga Beltza» diskoaren aurkezpenaren biran.

‘Ibil bedi’ Irunberri, Olite, Zangoza eta Iruñeko bost lagunek osatzen dute. 2019ko ekainean kaleratu zuten lehen diskoa, «Berandu baina garaiz», eta urte horren amaieran abesti bikoitza kaleratu zuten: «Bide Zuzena-Teilaturantz», orain arte duten bideoklip bakarrarekin batera. Orain Zaldibarrera etorriko dira aurten bertan argitaratutako «Beltxarga Beltza» bere bigarren lanarekin. Maitasunaz, zalantzez, ezustekoez, galerez eta bizipenez hitz egiten dute bere abestiek.

Kontzertua Olazar futbol zelai zaharrean izango da eta euria egiten badu eskolako frontoira eramango dute.

Sarrerak aldez aurretik erosi beharko dira Udal Liburutegian

Nekazaritzako tresnen egurrezko maketen erakusketa

Bestalde, maiatzaren 28tik 30era bitartean, Zaldibarko liburutegi zaharrean

Nekazaritzako tresnen egurrezko maketen erakusketa egongo da ikusgai maiatzaren 28tik 30era, ostiraleko 18:00etatik 21:00etara eta larunbateko eta igandeko 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara, Oscar Fernandezen eskutik.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.