dotb.eus | Ikasle holandarrak Herri Kiroletan Durangon

Fray Juan de Zumarraga Institutuarekin duten truke programa batekin daude Durangon

20161013_122010

DOT KIROLAK.- Beste urte batzutan gertatzen den bezala Durangoraino beste herrieldako ikasleak etortzen dira ikastetxeen truke programekin.
Aurten bigarrenez Fray Juan de Zumarragako Instituturaino ikasle holandarrak etorri dira eta programatutako egitarauen artean gure Herri Kirolak ezagutzeko aukera izan zuten Iurretako HEKI Herri Kirol Klubaren eskutik.
Antolatzaileek adierazi dutenez “hau bigarren urtea izan da horrelako ekitaldian parte hartu dutela eta pozik agertu dira esperientziarekin”.
Horrela ikusi izan ditugu ikasle holandarrak sokatiran, ingudea altxatzen edota zakuak eramaten.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *