dotb.eus | “Inoiz baino lehenago dator 51. Durangoko Azoka, abenduaren 2tik 6ra”

349 nobedade, 246 erakusleiho, 200 kultur ekitaldi baino gehiago
Atzoko aurkezpenaren  momentu bat FOTO: dotb.eus
Atzoko aurkezpenaren momentu bat FOTO: dotb.eus

DURANGO.-Inoiz baino lehenago eta nobedadez josita. Hala helduko zaigu Durangoko Azokako 51. edizioa. Aurtengo kulturaren plaza ez da iazko urteurren borobilaren itzalean geratuko. Datuak begiratzea besterik ez dugu horretarako: 349 nobedade, 246 erakusleiho, 200 kultur ekitaldi baino gehiago.Denontzat izango dugu plana Azokak, topatu zurea!

Kulturaren plazara gerturatzen diren lagunek, bost egunez (abenduaren 2tik 6ra, ohikoa baino lehenago hasi, eta ohikoa baino lehenago amaituko da), 200 ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute: kontzertuak, solasaldiak, proiekzioak, umeentzako jarduerak, tailerrak, ikuskizunak eta abar. Hori guztia, 700 metroren barruan eta bost minutuko distantzian.

Nerea Mujikak gaur, azaroak 16, prentsaurrekoan azaldu duenez, dena prest dago jada aste bi barru Durango kultur hiriburu bihurtzeko: “Zuek etorri, guk prest izango dugu dena. Erakustokiak kultur produktuz gainezkaizango ditugu, dozenaka talde arituko dira taula gainean, hamarnaka proiektu digital, ikus-entzunezko pieza eta antzezlan ezagutzeko aukera izango dugu”.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.