[dotb.eus] Institutuko ikasleak Alemanian daude ‘Photohistory’ proiektuaren eskutik

Apirilaren 15etik 21era egongo dira Alemaniako Furth hirian Durangoko historia ezagutarazten
Ikasleek Durangoko lau argazki aukeratu dituzte Alemaniara eramateko

DURANGO.- Urtarrilean Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuko ikasleak Portugaleko Peso da Réguan egon ziren “Photohistory: where past and present come together” proiektuarekin.

Han, Manoel de Oliveira Zine Zuzendaria ardatz bezala hartu eta bere lanaren bitartez XX. mendean Porto hiriko biztanleen ohiturak eta bizimodua aztertu zituzten, gero argazkiak eta teknologia berriak erabiliz hemengoekin erlazionatzeko.

Orain, apirilaren 15etik 21era Alemanian daude. Ardatz bezala, Furth hirian egiten den Drachenstich festibala erabiliko da. Drachenstich dragoi erraldoi baten itxura duen robot bat da. Kondairak dio, 1431. urteko abuztuan, Bohemiako kontrako gerraren unerik gogorrenean mendeetan lo zegoen dragoia esnatu eta inguruak suntsitzen hasi zen herritarrengan izua zabalduz. Herritarrak babesteko bi aukera zeuden Furth gazteluko dama gaztea eskaini dragoiari edo dragoia gainditu dezaken bakarraren (Udo zaldunaren) askatasuna lortu borroka egin dezan. Kondaira, urtero antzezten da eta protagonista nagusia (Drachenstich) High-Tech munstro bat da. Dragoiz mozorrotutako munduko robotik handiena.

Durangoko argazkiak Alemaniako erakusketan

“Institutukoei, gaiaren alde erlijiosoa eta sinesmenekin lotutakoa aztertzea egokitu zaigu” azaldu dute arduradunek. Esate baterako, garai horietan gertatzen ari ziren Bohemioen kontrako gerrak jatorri erlijiosoa zeukaten. Jan Hus apaizak elizaren ustelkeria salatu eta Txekiar elizaren erreforma bultzatu zuen. Heresiagatik sutan erreta hiltzera kondenatua izan zen. “Bestalde, argi dago herritarren artean beste hainbat sinesmen ere bazeudela. Dragoiak adibidez. Hemen, hango gertakarien parekoa topatzea ez da oso zaila izan. Hemen ere, Fray Alonso de Mellak bultzatuta, heresia bat izan genuen, eta baita garai horietan, herritarren artean hainbat sinesmen zeuden (Anbotoko dama, Basajaun, Lamiak … ). Regensburg hiriko ikastetxean egingo den argazki erakusketarako lau argazki inprimatzea eta interpretatzea erabaki dugu” azpimarratu dute.

Hauek dira aurkeztutako argazkiak. Argazkiekin batera bertako historia eta beraien azalpenak aurkeztu behar izan dituzte:

 

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *