[dotb.eus] Irene Loizate XVI. Sopelako Duatloian garaile

  • 23
    Shares
Duatleta durangarra probaren burua bilakatu zen hasieratik
Sopela

DOT KIROLAK.- Larunbatean Sopelako XIV. Duatloia ospatu da eta bertan Irene Loizate durangarra izan da garaile.

Proba, Hirubi Triatloi Taldeak antolatu zuen, Euskadiko Triatloi Federazioarekin batera, eta Euskadiko duatloi zirkuituko lehen proba izan da.

Sprint distantziakoa (5km – 20km – 2,5km)
Emakumezkoen mailan, irteera eman bezain pronto, Saltokiko Irene Loizatek burua hartu eta hasieratik puzkatu zuen lasterketa. Azkenean 1:05:02ko denborarekin irabazi zuen durangarrak. Bigarren postuan Helene Alberdi heldu zen eta hirugarren Sestaoko klubeko Beatriz Lalaguna.

Gizonezkoen artean  Ascentium ArabaTriko Javier Goitia azaldu heldu zen lehen postuan. Bigarren eta hirugarren posturako lehia gogorra egon zen eta TKronoko Mikel Saez de la Fuente eta Xabier Tijerok lortu zituzten podiumeko bigarren eta hirugarren postuak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.