dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] Iurreta Lanbide Heziketa Euskadiko lehenak Euskelec txapelketan

Asteburuan ospatu da Bilboko Itsas Museoan

Lehen postua lortu du Iurreta Lanbide Heziketak

IURRETA.-  Iurreta Lanbide Heziketak Euskadiko lehen postua lortu du Bilboko Itsas Museoan ospatutako Euskelec auto elektrikoen txapelketan. Cantabriako Nuestra Señora de los Remedios ikastetxeak irabazi zuen txapelketa. Guztira 19 ikastetxek  parte hartu zuten Nerbioi itsasadarraren ondoan prestatutako zirkuituan.

Edizioko Euskelec 2021 txapelketa, fase ezberdinetan lehiatu zen. Iker Mujika “Akerra” pilotuak, ielectric taldeko ikasleak autoa gidatu zuen. Ikasturtean zehar ikasleek irakasleekin batera egindako talde lanaren emaitzak fruitua emateaz gain, aparteko erakusketa ikusgarria eskeini zuten, auto bakoitzak bere diseinu berezia erakutsiz.

Ilusioa eta urduritasuna nabaritu zen boxetan. Ikastetxeetako kide guztietaz aparte hainbat bisitari ere izan zen bertan, Angelman eta Geu Beko neska mutilak Iurretako pilotua, Go Go Akerra! Oihuen artean animatu zuten.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.