[dotb.eus] Iurretako Aste Santuko tailerretan izena emateko epea zabalik martxoaren 15era arte

60 plaza egongo dira 6 eta 12 urteko umeentzat
Xakea, mahai jolasak eta eskulanak egongo diren ekintzen artean

IURRETA.- Oporraldi sasoietan familiei laguntzeko eta umeei aukera berriak eskeintzeko asmoz antolatu ditu Iurretako Udalak Aste Santuko tailerrak.

Egitasmo honegaz, Udalatik azaltzen dutenez “benetazko aurrerapausoa eman nahi dugu Iurretako familien kontziliazioa lortzeko, hori dela eta tailerrak martxoaren 26tik 28ra bitartean izango dira, goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:30ak arte, Ibarretxe kultur etxean. Umeentzako aukera ezin hobe izango da joku berriak ikasteko , memoria eta sormena bultzatzeko, eta gaur egun ere, teknologiatik kanpo aukera paregabeak ditugula lagunekin eta familiarekin ondo pasatzeko”. Bertan egingo diren ekintzen artean Xakea, mahai jolasak eta eskulanak izango dira.

Guztira 60 plaza eskeiniko dute 6 eta12 urteko umeentzako. (2006-2011 urtetan jaiotakoak) eta hiru talde osatuko dira adinaren arabera.

Beharrrezkoa izango da aldez aurretik izena-ematea. Betiko moduan Iurretako umeak izango dute lehentasuna eta gainontzekoak izen-emate ordenaren arabera. Izen emateako epea: martxoak 1-15 bitartean egongo da zabalik Ibarretxe kultur etxean.

 

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.