[dotb.eus] Iurretako II. Mendi Astea ospatuko da abenduaren 12tik 20ra

  • 14
    Shares
Zaldai Mendi Taldeak antolatuta helburua Iurretan mendizaletasuna bultzatzea da
#zaldaimendierronka2018ko argazki finalista bat

IURRETA.- Iurretan mendizaletasuna bultzatzeko asmoarekin aste honetan mendiarekin lotura duten jardunaldi desberdinak antolatu du Zaldai Mendi Taldeak

Horrela, mendia herrira hurbiltzeko asmoz egitarau zabala osatu dute: “Laino artean” Nepal Bideo emanaldia; “Tximist” Everestera lehen Euskal espedizioaren hitzaldia; urte osoan zehar burutu den #zaldaimendierronka2018-ko bukaera jaialdia, erronka honetan 200 pertsonak baino gehiago hartu dute parte eta bukatu dutenei omenaldia egingo diete. Bestalde,  Iurretako udalaren eskutik Nordic Walking ikastaroa egongo da eta honekin batera Basatzan 2018 – Iurretako II. Mendi Bizikleta Martxa, Iurretako mendi ibilbide osasungarri berrietatik umeentzako ere aproposa den Mendi Ibilaldia eta Mendiko Segurtasun ikastaroa ere ospatuko dira.

Informazio gehiago www.zaldai.eus web orrialdean .

EGITARAUA:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.