[dotb.eus] Iurretako jaiak prestatzeko batzar irekia ospatuko da gaur

Arratsaldeko 20:00etan izango da Goiuria Kultur Gunean
Irailean ospatuko diren jaien antolaketa hasten da gaur. ARGAZKIA: dotb.eus

IURRETA.- Iurretako Jai Batzordeak batzar ireki bat prestatu du gaurkorako Iurretako jaiak prestatzen hasteko. Adierazi dutenez “Iurretako Jai Batzordea borondate osoz lanean aritzen diren herritarrez osatua egon da beti. Sortu zenetik gaur egun arte jaiak Herritik eta Herriarentzat egin
ditugu, jaiei duten herritar nortasuna emanaz”.

Baina, gaur egun ere hala aritu arren gero eta gutxiago direla azaldu dute eta taldea indartzea nahi dute “lanerako esku berrien eta jaiak barrutik bizitzeko gogoa duen ororen bila gabiltza, zure bila gabiltza. Gazteen ideia berriak behar dira, helduen esperientzia, gurasoen parrandarako gogoa eta guztion bizipoza!” azpimarratzen dute.

Batzarra, gaur, apirilaren 16an, astelehena, arratsaldeko 20:00etan izango da Goiuria Kultur Gunean.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *