[dotb.eus] Iurretako VIII. Mendi Martxa antolatu du Zaldai Mendi Taldeak

Irailaren 21erarte izen ematea zabalik dago eta egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da
Irailaren 23an izango da VIII. Mendi Martxa

IURRETA.- Datorren irailaren 23an izango da Zaldai Mendi Taldeak urtero antolatzen duen Mendi Martxa. Aurten iaz bezala bi ibilbide izango dira.

Alde batetik martxa laburrak 14 km izango ditu. Zailtasunik gabekoa eta umeentzako aproposa dena. Eta martxa luzeak 23,3 km izango ditu Aramotz inguruetatik barrena igaroz, Leungane eta Artatzagane mendiak igota. Ibilbide hau zailtasun handiagokoa da eta mendian ibiltzen ohituta dagoen jendearentzat da egokia.

Bertan gozaltzeko aukera, hornidura guneak, segurtasun zerbitzua, bukaerako luntxa eta dutxatzeko aukera egonga da.
Horretaz gain aurten kamiseta bat oparituko da. Kamisetaren neurria bermatzeko izen ematea irailaren 15a baino lehen egin beharko da.

14 urtetik berakoek egunean bertan egin beharko dute izen ematea 5 euro ordainduta eta 14 urtetik gorakoentzat izen emateak zabalik daude www.kirolprobak.com web orrialdean irailaren 21erarte. Egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.