dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] Iurretatik abiatuko da biharko Emakumeen VII. Bizikleta Martxa Feminista

Iurretatik Zaldibarreraino ibilbidea egingo dute parte hartzaileek
Aurten ere Zaldibarko Udaletxearen plazan bukatuko da martxa. ARGARZKIA: Frenorik Ez

DURANGALDEA.- Bihar, martxoak 30, Durangaldeko Emakumeen Bizikleta martxa feminista martxaren VII. edizioa ospatuko da. Bizikleta martxa aldarrikatzailea Iurretatik abiatuko da. Plazan 10,00etan elkartu ondoren 10,30ean hasiko da martxa.

«Frenorik Ez» izeneko martxa Durango, Abadiño,eta Atxondotik pasatuko da eta hurrengo geldiadia Elorrion izango da eguerdiko 12,00etan. Martxa Zaldibarko Udaletxean bukatuko da 13,30ean Berriztik pasatu eta gero.

Ostean, ekitaldia egongo da eta Zaldibarko gaztetxean bazkalduko dute 15.00etan. Ondoren bazkal-oste eta poteo-feminista eta 20.00etan «Moon ta spootnik» taldearen kontzertuarekin bukatuko da eguna Zaldibarko Gaztetxean.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.