[dotb.eus] Izurtza jaietan murgilduko da datozen bi asteburuetan

Txupinazoa bihar izango da 20.00etan
Hurrengo bi asteburuetan ospatuko dira jaiak

IZURTZA.- Bihartik irailaren 9ra Izurtzak jaiak ospatuko ditu asteburuetan.

Hasiera bihar izango da arratsaldeko 20.00etan txupinazo eta trikipotearekin eta larunbatean paella lehiaketa, herri bazkaria eta bingoa izango dira protagonistak.

Igandean Santa Agedaren mezaren ostean Medigain Dantza Taldearen emanaldia egongo da eta ostean bertso bazkaria Eneko Abasolo, Eki Pagola eta Txaber Altuberekin. Arratsaldean Hodei Magoa eta Lotxo taldea egongo dira.

Irailaren 7an berriro ere jai giroa sortuko da Izurtzan umeentzako jolasekin eta Potxin eta Patxin pailazoekin.

Irailaren 8an Erdoitzako Andra Mari jaia ospatuko da Jaizaleren kalejirarekin meza Erdoitzan eta Mendigain Dantza Taldearen 50. urteurrena ere ospatuko da. Arratsaldean tortilla txapelketa egongo da eta musika Basajaun taldearen eskutik.

Azkenengo eguna irailaren 9a izango da eta goizetik hasiko dira ekitaldia XXVII. Mendi Bizikleta Martxarekin, ondoren meza Santo Tomas baselizan eta Mendigain Dantza taldearen emanaldia egongo da. Eguerdian Onintza Enbeita eta Oihana Bartra bertsolariak arituko dira. Ostean Igel Txapelketa eta jubilatuen bazkaria. Arratsaldeko Mus Txapelketarekin bukatuko dira jaiak.

EGITARAUA

Egitaraua:

Abuztuak 31 (ostirala)

  • 20:00 Txupinazo eta trikipoteo

Irailak 1 (larunbata)

  • 12:00 Paella lehiaketa
  • 13:30 Enkartelada
  • 14:30 Platerren aurkezpena
  • 15:00 Herribazkaria
  • 18:00 Bingo

Irailak 2 (igandoa)

  • 10:00 Kalejira Jaizale-rekin
  • 11:00 Meza Santa Ageda baselizan
  • 12:00 Mendigain Dantza Taldea
  • 14:30 Bertsobazkaria: Eneko Abasolo, Eki Pagola eta Txaber Altube
  • 17:00 Hodei Magoa
  • 19:00 Lotxo taldea

Irailak 7 (ostirala)

  • 16:00 Umeentzako jolasak
  • 17:30 Potxin eta Patxin pailazoak

Irailak 8 (larunbata)

  • 10:00 Kalejira Jaizale-rekin
  • 11:00 Meza Erdointzako baselizan
  • 11:30 Mendigain Dantza Taldea
  • 13:00 Mendigain Dantza Taldea 50. urteurrena
  • 15:00 Bazkaria
  • 19:00 Tortilla txapelketa
  • 20:30 Tortilen aurkezpena
  • 21:30 Afari herrikoia
  • 22:30 Basajaun taldea

Irailak 9 (igandea)

  • 9:30 XXVII Mendi Bizikleta Martxa
  • 10:00 Kalejira Jaizale-rekin
  • 11:00 Meza Santo Tomas baselezan
  • 11:30 Mendigain Dantza Taldea
  • 12:00 Bertsolariak: Onintza Enbeita eta Oihana Bartra
  • 13:30 Igel Txapelketa
  • 14:30 Jubilatuen bazkaria
  • 17:30 Mus Txapelketa Argintxu Elkartean

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.