[dotb.eus] Izurtzako III. argazki lehiaketa 2017 martxan gaurtik aurrera

Aurkezteko epea Irailaren 11tik 29ra izango da
Gaia 2017ko Izurtzako jaien inguruan izan behar da. Argazkia: Artxiboa

IZURTZA.- Gaurtik aurrera Izurtzako III. argazki lehiaketa martxan dago eta gaia aurtengo jaien ingurukoa izango da.

Argazki lehiaketa honetan edozeinek parte har dezake. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkeztu ditzake. Argazkia edo argazkiak gutunazal batean sartuko ditu. Gutunazalean ezizen bat idatziko du. Argazki bakoitzaren atzekaldean argazkiari dagokion titulua eta bere ezizena idatziko ditu.

Aurkezteko epea Irailaren 11tik 29ra izango da Izurtzako Udaletxean. Eta sariei dagokionez lehenengo saria 100 eurokoa izango da, bigarrena 75 eurokoa eta hirugarrena 50koa.

Gaia 2017ko Izurtzako jaiarenak izango da eta argazki guztiak originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dira

Irabazleen argitaratzea eta sarien banaketa urriaren azken astean argitaratuko da irabazleen zerrenda udaletxeko iragarki taulan eta Izurtzako web orrian. Hala ere, Udala zuzenean jarriko da beraiekin kontaktuan sarien banaketa zehazteko.

Abenduaren 6an erakusketa egingo da aurkeztutako argazki guztiekin Izurtzan.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *