[dotb.eus] Jakoba Errekondok emango dio hasiera ‘Hitzez eta Ahotsez’ ekimenaren bosgarren edizioari

Gaur, urtarrilak 26, Durangoko Arte eta Historia Museoan izango da lehenengo hitzaldia
Aurten ere martxan jarri da ‘Hitzez eta Ahotsez’ ekimena

DURANGO.- Martxan da HITZEZ ETA AHOTSEZ literatura ekimenaren bosgarren edizioa. ‘Lurra’ da edizio honetarako aukeratu den gaia.

“Aurrekoetan lez, hasi gara, auzolanean; goldaketan, lurra lantzen, ongarritzen, haziak aukeratzen…Urtarriletik maiatzera arte ekingo diogu literatura haziok ereiteari eta uzta biltzeari” adierazi dute ‘Hitzez eta Ahotsez’ lan taldearen arduradunek.

“Eta lurra ondo jagoten ikasteko nor hoberik Jakoba Errekondo baino? Horixe pentsatu dugu euskal literatura zaleok. Jakoba komunikatzaile ona ez eze, idazten ere trebea da. Halanda ze, berak emango dio hasiera aurtengo HITZEZ ETA AHOTSEZ literatura ekimenari” azaldu dute.

Hau izango da ‘Hitzez eta Ahotsez’ ekimenaren bostarren edizioaren programa:

Urtarrilak 26 HITZALDIA
Hizlaria: Jakoba Errekondo
Gaia: “Lurretik landareak, landareak lantzetik gu jantzi”
ordua 19:00
Lekua: Durangoko Arte eta Historia Museoa

Otsailak 21 SOLASALDI DIALOGIKOA
Ordua 19:00
Lekua: Bizenta Mogel Biblioteka

Martxoak 21 SOLASALDI DIALOGIKOA
Ordua 19:00
Lekua: Bizenta Mogel Biblioteka

Apirilak 20 IPUIN KONTARIA
Ordua 19:00
Lekua: Bizenta Mogel Biblioteka

Maiatzak 4 JENDAURREKO IRAKURRALDIA
Lekua: Plateruena Kafe Antzokia

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.