dotb.eus | Korrika Txikia eta Korrika Durangaldean gaur eta bihar

Hainbat ekitaldi antolatu dira Durangaldean Korrikaren inguruan
Apirilaren 7an sartuko da Durangaldean 20. Korrika

DURANGALDEA.- 20. Korrika bihar sartuko da Durangaldea eta honen inguruan hainbat ekitaldi antolatu dira eskualdeko herrietan.

Zornotzan gaur goizean ospatu da Korrika Txikia eta Durangon arratsaldeko 15,00etatik aurrera egingo da lasterketa herrian zehar, eta ondoren, Durangoko ikastetxeetako umeak eta gazteak Landako Gunean elkartuko dira flashmoba dantzatzeko. Dena behar den moduan irten dadin ikastetxeetan ikasleak fin-fin ibili dira koreografia ikasten, Korrikaren abestia ardatz hartuta.

Gainontzeko herrietan bihar izango da Korrika ospatuko den eguna.
Horrela Zaldibarren goizeko 9,30ean Korrika Txikia ospatuko da eta 19:00etatik 21:00etara Disko festa eta pintxoak eta kupela, egongo dira udaletxeko plazan. Eta 21:29an: KORRIKA 20 badator!!!

Abadiñon berriz 11:00etan Korrika Txikia Traña-Matienan eta 15:30ean: Korrika Txikia Zelaietan izango da. Eta 17:00etatik 19:00etara: DJ Kool eta pintxoak, Traña plazan. 19:19an: KORRIKA 20 badator!!! (Traña-Matienatik) eta 20:30etatik aurrera: ‘Maleta siku’ eta musika egongo da Zelaietako frontoian.

Iurretan ere 15:00etan izango da Korrika txikia, 19:30ean: Dantza ikuskizuna plazan, eta 18:21an KORRIKA 20 badator!!!!. Ondoren, Montoian hasita, kalejira dultzaineroekin.

15:00etan ere Korrika txikia egongo da Berrizen, BBKn hasi eta eskolaraino. 18:00etatik 19:30era: Zirika Zirkus Olakueta plazan; 19:30ean: Kantu-poteoa; 21:00etan KORRIKA 20 badator!!! (Etxegorritik), 22:00etan: Kantu-afaria Pedro Juan jatetxean (18 euro, bertan apuntatu behar da) eta bukatzeko 23:15ak aldera: Mikel Markez-ekin kantuan.

Elorrion goizez ospatuko dute Korrika Txikia plazatik 10:45ean. 11:30ean: txokolatea eta aurpegi margotzeko tailerra egongo da plazan 16:45ean Pirritx, Porrotx eta Marimototsen eskutik ‘Tipi-tapa korrika!’ Arriolan, (bi emanaldi bata bestearen atzetik); 19:00etan Orkestra Elektrotxaranga; 20:15ean: KORRIKA 20 badator!!! eta 21:00etan Orkestra Elektrotxarangarekin poteoa egongo da.

Eta Durangon 17:45ean familia argazkia egongo da Andra Marian eta 18:46an  KORRIKA 20 badator!!! .19:30ean Triki-batukada poteoa Andra Marian hasita, 21:30ean Korrika afaria Plateruenan (txartelak Plateruenan eta Abarrak euskaltegian, 15 euro nagusientzat eta umeak 6 euro). Bukatzeko 23:00etan Korrika-jaia egongo da Dj Bullekin.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.