[dotb.eus] Kuadrila Eguna ospatuko da lehenengoz Iurretako San Migel jaietan

Bihar Luhartz taldearen emanaldia egongo da
Agintarien kalejira bihar, San Migel egunean izango

IURRETA.- Irailaren 28tik urriaren 6ra arte ospatuko dira aurtengo San Migel jaiak Jai Batzorde herritarrak osatutako egitarauan herriko elkarte ugarik egin dituzte ekarpenak, baita udalak ere. Aurten, urte osoko ekitaldiak antolatu ahal izateko, Jai Batzordeak 32.500 euro jaso ditu udaletik.

2019ko jaiak iragarriko dituen kartela, Larrabetzukoa den E.F.G-k egiña da; anonimotasuna gorde nahi izan du irabazleak, eta saria Harrera Elkarteari eman dio. Umeen kartela berriz, Sabat Agirre Mañariarrak irabazi du aurten ere. Zelai alai hipika eskolak emango dio saria.

Ekintzei begira, sanmigeletan lehenengoz ospatuko den Kuadrila Eguna izango da nobedade nagusia. Urriaren 5ean izango da, eta orain arte tradizio handikoa izan den Mozorro Eguna ordezkatuko du. Ekitaldiak berritu eta eskaintza eraldatzeko asmoz proposatu du aldaketa hori Jai Batzordeak. Egunean zehar, beraz, kuadrilen alaitasunarekin beteko dira herriko kaleak.

Eguerdian paella txapelketa jokatuko da kuadrilen artean. Bazkalostean jolasak egongo dira, eta iluntzetik aurrera musika: Hesian, Oxabi eta Dj Bull.

Bestelako nobedade eta aukera esanguratsuenen artean, hauek aipatu daitezke:

– Luhartzen erromeria bezpera egunean plazaratuko da, hilaren 28an.
– Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek jaietako egun handian eskainiko dute
ikuskizuna, irailaren 29an.
– Umeen Eguna irailaren 30a izango da, eta berezitasun lez, aurten egurrezko jolasak
egongo dira.
– Bertso saioa urriaren 4an, barikua. Ostean, Durangaldeko taldeen kontzertua:
Nebrashka, Dube eta Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek.
– Urriaren 6an, Duguna izeneko dantza talde gonbidatuak kalejira egingo du
arratsaldeko saioaren aurretik.

Jaiak alaitasunez eta errespetuz bizitzeko deialdia egiten du Jai Batzordeak. Zelan ez, jaietan ez dugu eraso sexistarik onartuko.

EGITARAUA

SAN MIGEL JAIAK 2019

Irailak 26 Eguena
● 18:30 Pelota partiduak.
Cafes Baque, Promesen Txapelketako finalerdia

Irailak 27 Barikue
● 14:00 Herriko Nagusien bazkaria,
jarraian musika Uribesalgorekin. (Udala)
● 18:00 Pelota partiduak. Mikel Deuna txapelketa
(Olaburu pelota taldea)
● 19:00 Antzerkia Ibarretxe Kultur Etxean
“El burlador sin sardinas” (Anderebide)
● 19:00 DJ-a Askondon (IU gazte)
● 19:30 Korapiloak askatzeko unea da Dantzarin (Iurretako sare)

Irailak 28 Zapatue (San Migel bezpera)
● 12:00 Montoitik txapligoak
● 12:05 Presoen aldeko kontzentrazioa eta brindisa (Iurretako Sare)
Ondoren kalejira dultzainero erraldoi eta buru handiek alaiturik.
● 12:30 Paella txapelketa eta bazkaria Etxegon (IU gazte)
● 14:30 Gazte bazkaria plazan (G.A.)
● 15:00 Atsedenerako tartea Etxego inguruan musikarekin(IU gazte)

● 16:00 Altxorraren bila edo gynkana Etxego-Plaza inguruan(IU gazte)
● 18:00 Ohiturazko Doniel-Hatxa,
jarraian Dantzarien azken entsaioa.
● 21:00 Erromeria LUHARTZ taldearekin.
Ondoren DJ Ainhoa.
● 22:00 Gorazarrea Rocio Durcal Askondon (Udala)

Irailak 29 Domekie (San Migel eguna)
● 11:00 Dantzari eta Agintarien kalejira Montoitik Plazara.
● 11:30 Meza nagusia
● 12:30 Dantzariak
● 13:30 Dantza kantu poteoa Kantarelux taldearekin.
● 17:00 Pirritx, porrotx eta Marimotots ikuskizuna.
● 19:00 Dantzari Dantza eta neskek egindako Soka dantza.
● 20:00 Eidabe Gora Kasete! Askondon (Udala)
● 21:00 Erromeria ERREBAL taldearekin.
Irailak 30 Astelehena (Umien egune)
● 17:00 – 20:00 Joku tradizionalak ume, gazte eta helduentzat
(Euria eginez gero, Askondoko karpan)
Urriak 3 Eguena
● 18:00 Bingo Tombola Askondon eta jarraian txokolatada (Udala)
Urriak 4 Barikue (Gau zuria)
● 17:00 Graffiti erakusketa eta tailerra BixenteKapanaga kalean (Udala)
● 18:00 Tortila txapelketaren hasiera.
Aurkezpena 20:00etan (G.A.)
● 18:00 Ghanako txaranga
● 19:00 Anderebide Elkartearen Asanblada
Ibarretxe Kultur Etxean (Anderebide)
● 21:00 Lotxo Taldea Askondon
● 22:00 Bertsolariak:

Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Igor Elorza,
Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Txaber Altube.
Gai jartzailea: Maite Berriozabal.
24:00 Rock Kontzertuak:
NEBRASHKA
DUBE
TXAPITO GUZMAN ETA IBARRAKO LANGOSTINUEK

Urriak 5 Zapatue (Kuadrilla egune)
● 12:00 Antxo eta Pantxa Pailazoen ikuskizuna plazan.
● 12:30 Poteoa trikitilariekin
● 14:30 Herri bazkaria plazan. Paella txapelketa.
Lehiaketan parte hartu nahi ez baduzu ere animatu herri bazkarira!
● 17:00 Kuadrilen arteko Jolasak
● 18:00 Elektrotxufla taldearekin kalejira
● 22:00 HESIAN eta OXABI. Ondoren DJ BULL.
● 22:00 Los Otros Taldea “Tributo a los 70 y 80” Askondon

Urriak 6 Domeka (Errosario eguna)
● 10:00 – 14:00 XXI. Nekazaritza eta Artisautza Azoka
Andaparapen.(Udala)
● 11:00 Dantzari eta Agintarien kalejira Montoitik Plazara.
● 11:30 Meza nagusia.
● 12:30 Dantzariak
● 13:30 Nesken Gomazko Paleta Zirkuitua, MPB saria
● 17:30 Dantzarien kalejira herritik.
● 18:00 Dantza saioa. Talde gonbidatua: Duguna dantza taldea
Iurretako dantzariak: Gorulari Dantza.eta Dantzari Dantza.
Ondoren jaietako errifen zozketa.
● 20:30 Erromeria eta herri afaria
“Roberto Etxebarria eta Idoia Markaidarekin”
● 22:00 Jaien amaiera ohiturazko bertsoak kantatuz.

Urriak 12 Zapatue (Urrijena)
● 9:15 Belakortun serreriako aparkalekuan taldeen argazkia atera

● 10:15 Pasakallea aparkalekutik plazara herriari buelta emanez
● 11:00 Meza Nagusia
● Ondoren Dantzari Dantza eta Gorulari Dantza
● Jarraian omenaldiak 65 urtetik gorakoei
● Bukatzeko andra eta gizonen Soka Dantza
● 15:00 Bazkaria (Askondoko karpan)
● 18:00 Erromeria Luhartz taldearekin

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.