[dotb.eus] [bideoa] Kultura digitala izango du oinarri aurtengo Sormen Bekak

4. edizio honetan praktika edota espresio artistiko baten oinarritutako lan digitala sarituko da
Gaur goizean aurkeztu da Sormen Bekaren DA! 4. edizioa

DURANGO.- Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak laugarren urtez abian jarri dute Durangoko Azokan emango duten SORMEN BEKA DA. Egitasmoaren helburua euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da.

2021ean, kultura digitala izango da oinarri. Praktika edota espresio artistiko baten oinarritutako lan digitala sarituko da, baina fisikotasunarekin uztartu ahal izango da.

Nere Mujika Gerediaga elkartearen presidenteak gogoratu duenez “aurreko hiru edizioetan, literatura, musika eta ikus-entzunezko proiektuak oinarri nagusi izan dituzten lanak saritu dira. Lehenengo urtean “Atopia” egitasmoak, bigarrenean Kai  Nakai reggaetoi abeslariake ta pasadan urtean “Bañolet” telesailak irabazi izan dute saria.

Sortzaile berriei zuzendutako saria da hau eta bekaren zenbatekoa 15.000 eurokoa izango da. Sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira eta proiektu bakarrari emango zaio eta lehiaketa bidez aukeratuko da.

2021ko irailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, itxiko da lanak aurkezteko epea.

Aurkezpen modua

Proposamenak posta elektronikoz bidaliko dira hurrengo helbide elektronikora:
gerediaga@durangokoazoka.eus
Aurkeztu beharreko dokumentuak eta ereduak durangokoazoka.eus webgunean daude eskuragarri.

Ebazpen prozedura

Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu. Hauek proiektuaren defentsa egin beharko dute epaimahaiaren aurrean. Lehen aukeraketaren ebazpena telefonoz egingo da. Lan irabazlearen berri 56.Durangoko Azokaren egitarauaren barruan emango da.

Urtebeteko epea izango du hautatuak proposamena burutzeko eta 57. Durangoko Azokan (2022an) erakutsiko du emaitza.

Oinarriak, informazio gehigarria eta formularioak honako esteka honetan: www.duragokoazoka.eus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.