[dotb.eus] Leizarragaren Itun Berriaren lehen edizioa egun bakarrean Durangon

Abenduaren 9an 13:00etatik 20:00etara Kurutzesantu museoan Joanes Leizarragaren “Itun Berria”
13,00etatik 20:00etara ikusgai izango da Kurutzesantu Museoan

DURANGO.- Egun bat baino ez da egongo Durangon, abenduaren 9an, Bilbotik Durangora, Euskaltzaindiako Azkue Bibliotekatik Durangoko Kurutzesantu museora Joanes Leizarragaren Itun Berriaren lehen edizioko alea ekarriko du Gerediaga Elkarteak.

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Eliza Ebanjelikoak elkarlanean, Euskaltzaindia eta Durangoko Arte eta Historia Museoaren laguntzarekin ekarriko dute liburu garrantzitsu hau. Egun bakarrean izango da ikusgai, abenduaren 9an eguerdiko 13:00etatik arratsaldeko 20:00etara.

Aurten Luteroren erreformaren 500. Urterrena bete da. Erreforma honen ondorioz aldaketa asko izan zen munduan. Euskal Herrian, besteak beste, Nafarroako erreginak (Albreteko Joana II), elizaren mugimendu berrira hurbildu zen eta hainbat aldaketa proposatu zituen. Aldakuntza hauen artean, Nafarroako erreginak, euskerara Itun Berria itzultzea sustatu zuen. Lana Joanes de Leizarragari enkargatu zioten. 1571. urtean argitaratu zuten La Rolchelle-n. .

Joanes Leizarragaren Itun Berria liburuak euskeraren historian garrantzia handikoa da. Bernat Etxeparek 1545. urtean argitaratu zuen Linguae Vasconum Primitiae liburuaren ostean, Leizarragarena da argitaratutako euskarazko hurrengo liburu zaharrena. Joanes Leizarragak egin zuen itzulpenan, Ipar Euskal Herriko euskalki ezberdinetako hitzak eta esamoldeak erabili zituen. Era berean, liburuan euskara batu baten lehen oinarriak jarri zituen.

Bisitarik Kurutzesantu Museora egingo duen bisitan, XVI. Mendeko altxor bi ikusi ahal izanago ditu. Joanes Leizarragaren liburuaz gain, Kurutziaga museoan kokalekua duen Kurutziagako gurutzea, kristautasunari lotutako hainbat pasarte erakusten dituen harrian landutako ikonografia.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *