[dotb.eus] Luhartz, Lotxo taldea eta bertsolariak gaur hasiko diren Izurtzako jaietan

  • 26
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
    26
    Shares
Irailaren 8ra arte jaietan murgilduko da herria
Izurtzako Mendigain Dantza taldeak emanaldi ezberdinak eskainiko ditu jaietan

IZURTZA.- Gaurko txupinazoarekin jai giroan murgilduko da Izurtza datorren irailaren 8ra arte.

Gaur, 20.00etan izango da txupinazoa eta ondoren triki poteoa egongo da.

Bihar, abuztuak 31, bakailaoa bizkaitar erara lehiaketa, enkartelada herri bazkaria eta bingoa izango dira protagonistak. Igandean, Jaizale taldearen kalejira eta Santa Agedaren mezaren ostean Mendigain Dantza Taldearen emanaldia egongo da eta ondoren kantu poteoa, herri bazkaria. Arratsaldean J. C. Gurrutxagaren “Umorea” ikuskizuna eta Lotxo taldea izango dira protagonistak.

Hurrengo asteburuan, berriro ere jai giroa helduko da Izurtzara umeentzako KIKI eta KOKO pailazoekin barikuan. Irailaren 7an, Santo Tomas egunean, berriro ere Kalejirarekin hasiko da eguna eta Santo Tomas baselizako meza ostean Mendigain dantza taldearen dantza saioa eta Onintza Enbeita eta Miren Amurizaren bertsoak entzuteko aukera egongo da. Arratsaldean tortilla txapelketa ospatuko da eta afari herrikoiaren ostean Luhartz taldearen txanda izango da.

Jaietako azkenengo eguna irailaren 8a izango da. Oraingo honetan meza Erdoitzako baselizan izango da eta Mendigain Dantza taldearen ostean Igel Txapelketa eta jubilatuen bazkaria egongo da. Arratsaldeko Mus eta Partxis Txapelketekin bukatuko dira jaiak.

EGITARAUA:

Abuztuak 30
20:00 Txupinazoa eta triki poteoa.

Abuztuak 31
12:00 Bakailaoa bizkaitar erara lehiaketa.
13:30 Enkartelada
14:30 Plateren aurkezpena.
15:00 Herri bazkaria.
18:00 Bingoa.

Irailak 1 (SANTA AGEDA)
10:00 Kalejira JAIZALEgaz.
11:00 Meza Santa Ageda baselizan.
12:00 MENDIGAIN DANTZA TALDEA.
13:30 Kantu poteoa.
14:30 Herri bazkaria.
16:30 J. C. Gurrutxaga «Umorea».
18:30 Lotxo taldea.

Irailak 6
16:00 Umeentzako jolasak.
17:30 KIKI ETA KOKO pailazoak.

Irailak 7 (Santo Tomas eguna)
10:00 Kalejira JAIZALE-gaz
11:00 Meza Santo Tomas baselizan
11:30 MENDIGAIN DANTZA TALDEA
12:00 Bertsolariak: Onintza Enbeita eta Miren Amuriza
13:30 Lopene eta bere abereak
19:00 Tortilla txapelketa
20:30 Tortillen aurkezpena
21:30 Afari herrikoia
22:30 LUHARTZ taldea

Irailak 8
10:00 Kalejira JAIZALE–gaz.
11:00 Meza Erdoitzako baselizan
11:30 MENDIGAIN DANTZA TALDEA
13:00 Igel txapelketa plazan
14:30 Jubilatuen bazkaria
17:30 Mus Txapelketa Argintxu Elkartean
17:30 Partxis txapelketa plazan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.