Epea zabalik dago maiatzaren 10etik 23ra eta astebeteko tailerrak izango dira

BERRIZ.- Berrizko Udalak BIZI BERRIZ UDAN! udalekuetan izena emateko epea ireki du maiatzaren 10etik 23ra. Helburua uda be euskaraz gozatzea da eta tailer horietan askotariko jarduerak izango dira: mendi martxak, orientazioa eta segurtasuna, birziklapena, ur jokoak, skatea, espeleologia edo ginkanak. Astebeteko tailerrak izango dira, beraz, astea hautatu egin beharko da.
Udalekuak 4 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat dira eta 10:00etatik 13:00etara bitarteko ordutegia izango dute. Matrikularen kostua 30 eurokoa izango da.
Plaza mugatuak direnez plaza libreak egon ezkero ekainaren 1etik 13ra, bigarren aurreinskripzio zabalduko da, eta bertan aste gehiago hautatu ahal izango da.
Informazioa eta izena emateko orria www.berriz.eus webgunean daude, bertan astea hautatu eta instantzia bete behar da.
Informazio gehiago 946 22 53 69 telefonoan eta euskara@berriz.eus helbide elektronikoan.