[dotb.eus] Martzaatarren leinua ezagutzeko bisita gidatua antolatu du Gerediaga Elkarteak

Astola aldizkariaren 13. zenbakian jasota dagoen historia aprobetxatuz Martzaa auzora bisita egingo dute
Martzaa auzora bisitak ordu t’erdiko iraupena izango du. ARGAZKIA: Gerediaga

ATXONDO.- Atxondo bailaran bizi ziren Martzaatarrak eta Gipuzkoarekiko mugan merkataritza trafikoaren kontrola izatea zen euren ardura nagusia. Jose Manuel Gonzalez Cembellin, Bilboko Eleiz Museoko zuzendariak, Astola aldizkariaren 13. zenbakirako Erdi Aroan Durangaldean bizi zen leinu honen historia eta istorioak batu ditu. Tartean horiek azalduko dizkigu Martzaa auzora (Atxondo) egingo dugun bisita gidatuan. Leinua, dorretxea, auzoarekin harremana, eta sasoirako abangoardiazkoa zen eliza – bere erretaula bitxi eta guzti- ezagutzera emango ditu.

Hitzordua ekainaren 30ean izango da 11,30ean Apatamonasterion, Oinez Bidearen (bidegorriaren) sarrera. Handik oinez abiatuko da bisita Martzaa auzora (10 minutuko ibilbidetxo erreza), eta bertan auzoan zehar azalpenak eta gero San Martin eliza barruan bisita egingo da.

Bisita gazteleraz izango da eta iraupena ordu t’erdikoa.
Prezioa: 5€ (Astola aldizkaria opari)

13. Astola aldizkaria

Gerediaga Elkarteak sustatuta, orain 13 urte bere ibilbidea hasi zuen ikerketa eta historia urtekariak zenbaki berria dauka. Ikuspegi pausotuago batetik, eskualdearen historia, gaurkotasuna, ondarea ezagutzera emateko argitalpena da. 2019ko alearekin beste 9 artikulu, erreportaje eta ikerketa gehitzen zaizkio hamarkada bateko bildumari.
Ohiko prezioan (5 euro) eta ohiko eskualdeko saltokietan salgai dago ASTOLA. Gerediaga Elkarteko bazkideek doan jaso dezakete ale bat, elkartearen bulegoan (Larrasoloetan 3, Durango)

Saltokien zerrenda: Durangon Arteka – Etxebarria – Hitz liburudenda – Urrike; Iurretan Urki; Elorrion
Kamikopiak – Ilargi, Abadiñon Arrinda Estankoa – Petite eta Berrizen Etxebarria – Amalur

Orain arteko zenbakiak www.gerediaga.eus webgunean eskuragarri daude.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.