Otsailak 9 eta 16an hitzaldi eta proiekzio ezberdinak egongo dira

DURANGO.- Mendiak Hurbilduz-en VI.edizioa hasiko da gaur Plateruena Kafe Antzokian. Aurten ere eskalada eta mendiari lotutako pertsona eta lanak bilakatu nahi izan dituzte protagonista.
Gaur, otsailak 9, arratsaldeko 19.00etan hitzaldi bi egongo dira lehenengoa Alvaro Ortiz «Tasio»ren eskutik «Escalaradasen Groelandia» izenekoa eta bigarrena Patxi Usobiagaren «Sin límites» hitzaldia.
Hurrengo ekitaldia otsailaren 16an izango da Silvia Vidalla arituko da hizlari moduan «Un pas mes» hitzaldiarekin eta ondoren Laburmetrai lehiaketaren 5. edizioa ospatuko da, proiekzioa eta sari banaketarekin.